XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

matxinaratu. Gure erreboltak frakasatu duenez, aldegin dezagun Pekin-era.

machínsalto. Angelitos negros kantatzen duen zomorro saltakaria.

mehatxurra. Baserriko lanabes batekin izuarazteko keinuak egitea.

meheste. Urdailetik irteerara doan zentimetroko hodia.

me-lodiak. Pavarotti, Montserrat Caballé, Demis Roussos...

meloidrama. Sandia izan nahi eta izan ez.

Meltxortan. Belen aldera zihoazela, errege magoetako bat (nor ez dugu esango, honetan ere, diskrezioz) putiklub guztietan sartzen zen.

memeloi. Fruitu urtsu, pipitadun eta lerdoa.

memorandum-bo. Elefante hegalariaren bizitza kontatzen duen liburukotea.

men-debalde. Sartaldea, merkea oso.